Latest Entries »

ARGUDIO TESTUA

Kirolaren garrantzia

Kirolak egiten duena, bizitzaren erosotasuna hobetzea da eta hau da nire asmoa,egiten ez dutenek kirola egitea, edota behintzat egitearen onurak ikustea.

Egia da osasun aldetik begiratuz beharbada lesioak gertatu ahal direla baina baita ere gorputzarentzako ona da kirola egitea. Adibidez, inpotentzia alde batera uzteko edota umore ona izateko, kolesterola, diabetea, bihotza, eta minbizi gaixotasunak saihesteko edota kontrolatzeko. Horrez gain, hezurren kontserbaziorako eta bizi luze bat izateko laguntzen baitu kirolak.

Beste alde batetik drogak sartuta daude,baina problema hori egon arren, kirola egiten duten milioika pertsona gehiago daude horretan ez daudenak sartuta, problema hori goi mailan gertatzen da eta kirolari batzuk pentsatzen dabe drogak onuragarriak direla baina ez da horrela, kirola gure osasuna hobetzen duelako egin behar da eta kirola gorputzarentzat ona delako, besterik ez.

Azkenik kirola egiteko arrazoi bat aipatuko neuke, ziur nago guztiek dakizuela kirola banaka edota taldeka egiten dela, eta hori da arrazoitu nahi dudana, kirol bat taldean egitea talde lana, besteen arteko errespetu edota norma batzuk jarraitzen ikasten laguntzen duelako, baita ere kirola banaka egiterakoan, lehiaketaren helburua, bestea gainditzea da,horregatik zure ausardia ezagutzeko aukerak ematen deutsu eta hori lehiaketetan parte hartzeko ona da.

Ondorioz, aurretik esan dudan guztia ikusita, eta kirolaren aurka daudenak nire argudioak ikusita, ziur nago konbentzitu zaituedala eta demostratu dut, nahiz eta kirolak aurkaren gauzaren batzuk izan, alde askoz gehiago dauka. Ez bazaizue inporta, gomendio bat egingo deutsuet: kirola egin.

ETB-ko telesail bat da, 22:00 ematen dabe domeketan eta urte guztietan bezala eztabaida handiak egoten dira. Espero dot bideo hauekin zuei barrearaztea.

– Lehenengo bideoan aipagarriena Juanitok ematen duen aholkua da.

– Aldiz, bideo honetan Kortak eta Juanitok eduki zuten hika-mika ikusi ahal dogu.

Real Madrid-Athletic



Hemen izten deutsuet zapatu honetan Athleticeko jokalari batek, Yestek, Real Madrideri sartu eutson gol ikusgarria. Gero, esaten dabe jokalariari kontratua ez berriztatzeko.

Zer iruditzen jatzue, Athleticek Yesteri kontratua berriztatu behar deutsola edo ez?

SALOU

Aste santuko bigarren astean ikasbidaia egin genduan, Saloura. Ikasbidaia baizik beste gauza bat iruditzen zen, festa iraunkorra. Egun guztietan berdina egiten genduan, goizaldean ohera joan, arratsaldean esnatu, edaria erostera joan eta segituan afaltzera joan. Afaldu ostean, logelatara joan eta hamarretan tabernetara joan.

Nire iritziz, asterik hoberena izan da, errepikatzeko moduan.

ATHLETIC-RACING

San Mamesen jolastutako norgehiagoka, ligako partidu bat izan zen eta Athleticek hiru puntuak lortu behar zituen Uefa-ko tokian segitzeko eta Champions-eko postuetan aukera edukitzeko, ordez Racing-ek baita ere hiru puntuak behar zituen beheko postuetatik aldentzeko.

San Mamesen giro ikusgarria egoan, nahiz eta lan eguna izan. Partiduari dagokionez, lehenengo hogei minutuak ikusgarriak izan ziran Athleticek bi gol sartu zituen (Llorentek eta Toquerok). Gero Athleticek bere jokatzeko maila jaitsi zuen eta lehenengo zatia amaitzerakoan Racing-ek gola sartu eutsien(Tchitek). Bigarren zatiko hogeita hamar minutuak lasaiagoak izan ziran, baina partidua amaitzeko hamabi minutu falta zirenean Athleticek bere hirugarren gola sartu zuen, Llorentek penaltiz. Bi minutu geroago, Racing-ek gol ikusgarria sartu zuen, Ivan Bolakok txilenaz sartua. Partidua amaitzear zegoela Athleticek laugarren gola lortu zuen kontraeraso batean, Susaeta izan zen. Deskontu tasan Racing-ek hirugarren gola sartu zuen, berriz Ivan Bolado izan zen goleatzailea eta horrela partidu interesgarri hau amaitu zen.

Ni eta beste lagun batzuk partidu hau ikustera joan ginen, jende mordoxka egoan nahiz eta eguraldiak ez lagundu.

Euskerako eskema

Athletic-Anderlecht

Beste egunean Athletic eta Anderlecht-en artean jokatutako partidua oso ona eta oso iskanbilatsua izan zan, golak sartzeaz gain, iskanbila ere egon zen. Azkenean, partidua berdinduta amaitu zen, Iraizozen huts bat baliatu du Anderlechtek gola sartzeko, eta San Josek sartu du 1-1ekoa. Partidua amaitu eta gero Athletikeko eta Anderlecht-eko zaleak aurka egin zuten.

Egun batzuk pasata indarkeriaren aurkako batzordeak Athletic-eko  ekipoari 7.250 euroko isuna isuna jarri eutsien, eta  Athletic-eko 10 zale bakoitzeei  4.000 euroko isuna Anderlecht-eko zaleei harriak jaurtitzeagatik.